IV Branquearen Festa

Leioako Merkatarien Elkarteak bere erakuslehioak 40 txakolin upategiri utziko dizkie eta bere bezeroek, haien erosketekin, bizkaiko edariarekin erlazionatutako zozketa eta sarietan hartuko dute parte

Igor Legarreta zine zuzandaria, Brankea jarriko du apirilaren 20ean, erramu adarra, Bizkako Txakolina Jatorrizko Izendapenaren egoitzan

 

 

 Mendibile Jauregiak Branke festaren IV edizioa antolatu du Leioako txakolin astearen barruan

Mendibile Jauregia Elkarteak, Leioako Merkatarien Elkartea, Bizkaiko Txakolina Jatorrizko Izendapena eta Udaletxearekin bat, Leioako txakolinaren astea antolatu du apirilaren 16tik 22ra bitartean, Branke festarekin bukatuko dena. Ekitaldi honek, asteburu honetan izango dena, Igor Legarreta zine zuzendaria izango ditu protagonistak.

19 de abril de 2018

Leioako dendek haien erakuslehioak utziko dituzte aste honetan zehar Bizkaiko Txakolineko 40 upategi baino gehiago ezagutarazteko. Leioako Merkatarien Elkartea osatzen duten dendetako erosleek, haien erosketekin, Bizkaiko Txakolineko zozketa eta sarietan hartuko dute parte zuzenean (botila, upategietara bisitak, dastatzeak, Leioako Txakolinaren Interpretazio Zentrotik bisita gidatuak eta Mendibile Jauregian txakolin maridajearekin egindako bazkariak).

Aurreko edizioan bezala, Leioako tabernek asteburu osoan zehar txakolinarekin egindako pintxo lehiaketan  parte hartu ahal izango dute. Gogoratu lehengo urteko irabazlea txakolinarekin egindako foie karamelizatutako tipula erredukzioarekin izan zela.

Ekintza programa hau asteburu honetan indartu egingo da Branke Festaren IV edizioa ospatuz Mendibile parkean musika, karpa, haur jokoa, Herri Kirolekin eta Bizkaiko Txakolina protagonista bezala. Aurreko edizioetan bezala Brankearen festa ostirala apirialen 20ean hasiko da 7retan, erramua baserriaren fatxada nagusian jarriz, txakolina edateko prest zegoela azaltzen zuen ohitura zaharra gogoraraziz. Erramua jartzeko ohorea Igor Legarreta.

Gainera, Leioako Merkatarien Elkarteak ostiral arratsaldean Igor Legarreta zine zuzendariari saria emango dio. Orain dela gutxi bere lehen luzemetraia aurkeztu du “Cuando dejes de quererme”, hainbat film labur zuzendu eta gero (“El trabajo”, “El gran Zambini”…) eta “Autómata”ko bigarren unitatean edo “Zipi y Zape y la isla del capitán” filmeetan zuzendari eta gidoilarikide moduan lan egin eta gero.

Alba Rebollo artista nafarrak, Mendibile Jauregiko Mural Lehiaketako laugarren irabazlea, “Etxeko Ain” proiektua bukatu du ostiralean, Mendibile Jauregiko aurreko aldapako harresian burutuko dena.

Turbofun taldeak ostiralean, 20:30etan, kontzertua eskainiko du Medibile Jauregian. Bestalde, Te mamas & T’empapas musika taldeak, Iñaki Uranga buru duela, larunbateko protagonista izango da 20.30etan.

 

TODOS LOS CONTENIDOS DEL BLOG / SALA DE PRENSA DE IER-INFORMACIÓN EN RED ESTÁN LICENCIADOS EN CREATIVECOMMONS, POR LO QUE ESTÁN A DISPOSICIÓN DEL PÚBLICO GENERAL, QUE PODRÁ COMPARTIRLOS LIBREMENTE EN SUS RESPECTIVAS REDES SOCIALES Y AGREGADORES DE NOTICIAS