Leioako Aste Solidarioa

• Ekimen honek fondo eta baliabideak bilduko ditu Aspanova, Cáritas, Sortarazi, pro-Sahara Faht, Loizaga Kultur Elkartea eta Fidias Proiektua elkarteentzat

• Bizkaiko Txakolinaren Jatorrizko Izendapenaren egoitzak 2.000 photocall lortzeko erronka hasi du. Horrez gain, asteburu honetan Txakolibier Festa ekitaldirako bi karpa izango ditu eta eskumuturrekoak salduko ditu

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

 Mendibile Jauregiak Leioako Aste Solidarioa hasiko du Ongintzazko sei elkarteren alde

 

Mendibile Jauregia, Bizkaiko Txakolinaren Jatorrizko Izendapenaren Batzorde Arautzailearen egoitza, Leioako Aste Solidarioa hasi du, bertako merkatari elkarteak antolatuta Udaletxearekin batera, eta Aspanovas, Cáritas, Sortarazi, pro-Sahara Fath, Loizaga Kultur Elkartea eta Fidias Proiektua elkarteentzat baliabideak lortzea helburu duena.

28 de octubre de 2017

Leioako Aste Solidarioa, Merkatari Elkarteak bultzatuta, Leioako Udaletxearekin batera, Mendibile Jauregian aurkeztu da, Bizkaiko Txakolinaren Jatorrizko Izendapenaren Batzorde Arautzailearen egoitza. Ekimenaren helburua ongintzazko sei elkarte baliabide eta fondoekin babestea da (Aspanovas Bizkaia, kantzerra duten haurren gurasoena; Cáritas; Sortarazi, baztertutako pertsonak babesten dituena; pro Sahara-Fath; Loizaga Kultur Elkartea, haurren inklusio soziala; eta  Proyecto Fidias, artearen bidez gazteen gizarteratzea) .

Mendibile Jauregiak aste solidarioa hasi du Bizkaiko Txakolinaren Jatorrizko Izendapena eta Cervezas La Salvek bultzatutako bi karpa solidarioren bidez, asteburu guztian egongo direnak, Txakolibier Festaren 5. Edizioan zehar.

Mendibile Jauregiak aste honetan zehar 2.000 photocall solidario lortzeko erronkari ekingo dio baita ere eta ondoren Leioako Merkataritza Batua elkartearen saltokietan zehar jarraituko du. Gainera, asteburu honetan zehar janari eta denetariko baliabideak  jasoko dira karpa solidarioetan eta eskumuturrekoak salduko dira bildutako dirua ongintzazko sei elkarteetara zuzenduko direlarik. Hala nola, La Caixako kontu zenbakia bideratu da hurrengo zenbakiarekin; ES07 2100 2453 4002 0018 6564.

Txakolibier Festako 5.edizioko aurkezpen eta brindis ekimenean Leioako Alkate Mari Carmen Urbieta; Sustapen eta Garapen zinegotzi Javier Acha; Beharintza Leioako zuzendari Zuriñe Urrestarazu; Mendibile Jauregia Elkarteko lehendakari Unai Sulibarria; eta  Leioako Merkataritza Batua Elkarteko lehendakari Oscar Calvok hartu dute parte.

Bertaratuko direla baieztatu dute baita ere Anton Txaparteguik, Bizkaiko Txakolinako idazkaria, Jon Ruizek, Cervezas La Salveko zuzendaria, Enrique Thatek, Sucesores de HermanThate-tik, Iñaki Urangak, Alberto Hierrok, Radio 7-tik, Arantza Lauzirikak, Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederretako Dekanoa, Jesús Meléndezek, UPV/EHU-ko Pintura Masterreko zuzendaria, Aritz Muguerza artistak, Elisa Pinto margolari kanariarrak edo Paco Cerezo toreatzaileak.

 

TODOS LOS CONTENIDOS DEL BLOG / SALA DE PRENSA DE IER-INFORMACIÓN EN RED ESTÁN LICENCIADOS EN CREATIVECOMMONS, POR LO QUE ESTÁN A DISPOSICIÓN DEL PÚBLICO GENERAL, QUE PODRÁ COMPARTIRLOS LIBREMENTE EN SUS RESPECTIVAS REDES SOCIALES Y AGREGADORES DE NOTICIAS