Javier Mourek irabazi du Mendibile Jauregiko horma-irudi lehiaketa

“Pisa con arte” izenburua daraman lanarekin, 3.000 euroko sariarekin eta eta jauregiaren behekaldean bere obraren zuzendaritza teknikoaren gauzatzearekin apirilean zehar.

Leioako Mendibile Jauregia Elkarteak Javier Moure Gutiérrez artistari horma-irudi lehiaketaren 5. edizioko saria eman dio bere “Pisa con arte” lanarengatik. Irabazleak, 3.000 euroko sariaz gain Mendibile Jauregiaren behekaldeko hormetan bere diseinua gauzatuko du apirilean zehar.

Epaimahaiak aipamen berezia egin dio ere Pablo Zabalaren “Aroma” proiektuari eta Aritz Muguerza ren “Mahatsak mahaian” izenburuko diseinuari.

Mendibile Jauregia horma-lehiaketa Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultatean  2018/2019 kurtsoan ofizialki matrikulatutak dauden ikasleei rekita dago. Baita beraien ikasketak zentro horretan duela hamar urte baino gutxiako bukatu dituzten ikasleei ere. 

Aurreko edizioak Alba Rebollo “Etxeko Ain” proiektuarekin, Pablo Astrain “Huella” marogarekin eta Aritz Muguerza bi edizioetan “Mahatsa Bizirik” eta “Bizkaiko Urre Koloreko Sekretua” lanekin irabazi zituzten.