Mendibile Jauregiak Branke festaren V edizioa antolatu du Leioako txakolinaren astearen barruan

Branke festak Bizkaiko Txakoinaren Jatorrizko Izandapenaren 25. urteurrenari eta Andoni Aresti dantzariari omenaldia eskeiniko die.

Branke festaren V. edizioak, txakolin berriaren etorreraren berri ematen duena, Mendibile Jauregian ospatuko da maiatzak 3 ostiraletik maiatzak 5 igandera. Asteburu horretan zehar ekintza ugari ospatuko da erakusketa, musika, karpa, dastaketa gastronomikoak, herri-kirol, euskal pilota, hitzaldi enologikoak, umeentzako ekitaldiak etb.
Brankearen edizio berria ostiral arratsaldean hasiko da Andoni Aresti dantzariak ereinotz sorta Mendibile Jauregiaren horman jartzen duenean. Salzburgo Balleteko bakarlaria izan zen ibilbide profesionala eta gero, Arestik Leioako dantza eskola zuzentzen du orain dela 10 urte baino gehiago.
“Pisa con arte” Javier Moure Gutiérrez artistak Mendibile Jauregiaren askaldegiaren horman egindako murala ostiaral arratsaldean aurkeztuko da baita ere.

Gainera, Brankearen festak Bizkaiko Txakolinaren Jatorrizko Izendapenaren 25. Urteurrenari omenaldia eskainiko dio. Ekitaldi hau asteburuko ekintza askotan izang da gogoan eta hauen artean azpimarratzekoa da euskal pilota partida Mendibile parkean ezarriko den frontoi eramangarri batean. Larunbat eta igande goizean ikasleen partidan eskainiko dira ikusle guztiei irekiak dinamizatzaileen laguntzarekin. Larunbat arratsaldean federatutako pilotarien arteko topaketak izango dira.
Te mamas & T’empapas, Iñaki Urangak zuzendutako musika taldea musika arloan protagonista garrantzitsuenetakoa izango da Branke festan. Asteburuan beste talde batek hartuko du parte pop eta rock-eko hit handien bertsioak eskainiko dituena